Itxi

telebista

Sanferminak 2015

Irujotarrak, batera, 'Todos los Apellidos Vascos' saioari esker

Olga Zabalgogeaskoak aurkezten duen saioa Juan pilotari ospetsuaren arbaso eta familia istorioetan barrena murgildu zen eta Alba etxekoen ahaideak zirela deskubritu zuen.

02:50
Argazkia: Aspe

Cayetano Martinez de Irujo bere seme-alabekin oporretan da Donostian. Hori aprobetxatuta, Iruñera hurbildu da Sanfermineko Lau t'erdiko Pilota Txapelketako finalera, eta Juan Martinez de Irujo pilotariarekin egoteko aukera izan du.

Lehendabiziko aldiz etorri omen da Cayetano sanferminetan eta lehen aldiz ikusi omen du pilota-partida bat zuzenean. Juan Martinez de Irujo pilotariak Olaizolaren aurka jokatu duen partida "emozionatuta" jarraitu du Cayetano Martinez de Irujok Labrit pilotalekutik; are gehiago, Juanen aldeko apustua egin du.

Partida aurretik, Juan Martinez de Irujo pilotaria ezagutu eta berarekin egoteko aukera izan du Cayetanok. Izan ere, zuhaitz genealogikoei tiraka, Irujo pilotariaren familia eta Alba etxeko irujotarrak urruneko ahaide direla jakin du orain gutxi 'Todos los Apellidos Vascos' saioak.

 

 

 

>