Itxi

telebista

Sanferminak ETBn

'Estafeta 2, sanferminen bihotzean', gaur ikusgai, ETB1en

A.E.

EiTB

Ibon Gaztañazpi aurkezleak hiru egun emango ditu sanferminen bihotzean, Estafeta kalean eta inguruetan.

0:21

'Estafeta 2, sanferminen bihotzean' izango dugu ikusgai gaur gauean ETB1en. Ibon Gaztañazpi aurkezleak hiru egun emango ditu sanferminen bihotzean, Estafeta kalean eta inguruetan.

'Estafeta 2, sanferminen bihotzean' saioak ordubete iraungo du, eta hiru atal nagusi izango ditu; Ibonek Iruñean pasatuko duen egun bakoitzeko bat.

Lehenengo eguna, uztailaren 6koa, jaiari eta jai-giroari buruzkoa izango da: hamaiketakoa, txupinazoa, kaleko giroa, tabernak, musika, parranda...

Bigarren egunean, uztailaren 7an, Iruñeko eta Nafarroako zenbait pertsonaia ezagunen sanferminak islatzen saiatuko dira. Zer ohitura dituzte pertsonaia ezagun horiek? Zer ekitalditan hartzen dute parte? Nola pasatzen dituzte egun hauek?

Azkenik, hirugarren eguna, uztailaren 9a, sanferminetan hain garrantzitsua den entzierroari eta bere protagonistei eskainiko diete. Entzierroa posible egiten duten hainbat lagunekin egongo dira: hesien arduradunak, artzainak, korrikalariak, udaltzainak, mediku eta erizainak, argazkilariak, etab.

'Estafeta 2, sanferminen bihotzean' saioa gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.