Itxi

telebista

11:00etatik aurrera

Jarraitu Tourra zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

A.E.

EiTB

Pirinioetako hirugarren etaparen, hau da, Lannemezan eta Plateau de Beille arteko ibilbidearen berri ematen ari dira zuzenean ETB eta eitb.eus.

ETBk eta eitb.eus-ek Frantziako Tourrarekin bat egin dute goizeko 11:00etan, Pirinioetako hirugarren etapa eskaintzeko. Lannemezan eta Plateau de Beilleren artean, 195 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek jardunaldi honetan. Bigarren mailako Portet d'Aspet mendatea igo ondoren, lehen mailako Core eta Lers igo beharko dituzte, eta Tourreko klasiko batean, Plateau de Beille maila bereziko mendatean, amaituko dute.

Tourraren 12. etaparen emanaldia 11:00etan hasi da ETB1en. 14:00etan, 'Gaur Egun' albistegiak irauten duen bitartean, ETB4n izango da ikusgai, eta 14:55etik aurrera, ETB1en jarraituko du berriro. Gainera, Tourra zuzenean eskainiko dugu eitb.eus-etik.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen kontakizuna.