Itxi

telebista

Aurkezlearen profila

Gotzon Mantuliz, 'konkistatzaile' izatetik 'Safari Wazungu' aurkeztera

I.A. | EiTB.EUS

'El Conquistador' saioko bosgarren edizioko irabazlea izango da 'Safari Wazungu' Euskal Telebistako abenturazko realityaren aurkezlea. Sakonean ezagutuko dugu erreportaje honen bidez.

Afrikako lurraldean, uztail partean grabatutako 'Safari Wazungu' abenturazko realitya eskainiko du Euskal Telebistako bigarren kateak. Bertan, aurkezle lanetan, 'El Conquistador del Fin del Mundo' lehiaketa irabazteagatik ezaguna egin zen Gotzon Mantuliz egongo da. Izan ere, nahiz eta gaztea izan, bizkaitarrak bost erronka gogor gainditu ondoren bereganatu zuen ikurrina lehiaketaren finalean. Gainera, bere gertutasunak publikoarekin konektatzen lagundu zion, eta ikus-entzuleen lehiakide gustukoena izan zen, botoen % 85 eskuratuta.

Parte-hartzailea eta tertuliakidea

Jokoak trebetasunez aztertzeko abileziak 'El Conquis' eztabaida saioko tertuliakide izatera eraman dute. Bertan, saioaren jarraitzaileak bereganatu ditu, estrategiak ondo aurreikusteaz gain, bere irribarre eta sinpatiarekin ikus-entzuleak 'konkistatu' baititu.

'Conquiseko' azken edizioan, tarte propioa izan du: By GotzON. Lehiaketako parte-hartzaileak baino lehenago egiten zituen erronkak, eta lehiakideak eta saioko lantaldea elkarrizketatu zituen.

 

Gotzon Mantuliz | Safari Wazungu

'Wazungutarren' gidari ezin hobea

Gotzon Mantuliz animalia eta naturaren zalea eta bidaietako gidari profesionala da, eta 'Safari Wazugu' saioko aurkezlea eta gidaria izango da oraingoan Afrikako lurraldeetan.

Abenturazko saio honetan, Gotzonek Afrikan hain ohikoak ez diren 'animaliak' gidatu beharko ditu. Saioko lehiakideek elkarrekin bizi eta ingurune berrira ohitu beharko dute, eta erronka desberdinak gainditu beharko dituzte.

Honako hauek dira Gotzonek Afrikan izango dituen bidelagunak: Ramón Roteta, Virginia Berasategi, Coman Mitogo, Eduardo Iturralde González, Arantza Garcés, Begoña Alonso, Yong Li eta Yogurinha Borova.

Gotzon