Itxi

telebista

ETB1en eta eitb.eus-en

Kontxako Banderako sailkatze-saioa, gaur, zuzenean

A.A.

EiTB

16:30etik aurrera, emakumezkoen eta gizonezkoen probak, protagonisten elkarrizketak, estropaden analisia eta igandeko jardunaldirako zozketa eskainiko ditu ETBk zuzenean.

0:18

Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak Kontxako Banderako sailkatze-saioa eskainiko du zuzenean. 16:30etik aurrera, Donostiako kaian izango den giroarekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Emakumezkoen proba 17:30ean izango da, eta, ondoren, 18:00etan, gizonek jokatuko dute sailkatze-proba. Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna, eta Sara Gandarak eta Xabier Anduezak protagonistak elkarrizketatuko dituzte.

Probak amaitutakoan, igandeko jardunaldirako zozketa egingo da, eta hori ere zuzenean eskainiko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista