Itxi

telebista

Izan lehiakide

Zatoz 'Burubero'ren bigarren denboraldian lehiatzera!

A.A.

Kike Amonarriz "Burubero" lehiaketaren bigarren denboraldia prestatzen ari da. Irailean atal berriekin itzuliko da, animatu lehiaketan parte hartzera!

Animatu eta etorri zaitez "Burubero" lehiaketaren denboraldi berrian parte hartzera! 1.000 euro eta zakua izango dira jokoan egunero Kike Amonarrizek ETB1en aurkeztuko duen saio berrian.

Euskal Herriko lekuak, jendea eta kultura orokorra jarraituko du izaten lehiaketa honetako ardatz nagusia. Jende gehienarentzat ezagunak eta ohikoak diren gaiekin jolastu eta jokatuko dugu. Beraz, edonork parte hartzeko moduko lehiaketa izaten jarraituko du Kike Amonarrizek egunero 19:00etan aurkeztuko duen saioak.

Bost lehiakidek jokatuko dute eta, egunero, 1.000 euro jarriko dira jokoan. Horrez gainera, lehiakideak irabazten ez duena, zaku batean bilduko da hurrengo egunerako. Beraz, denera, diru mordoxka eskuratu ahal izango du lehiakide bakoitzak.

Lehiaketan parte hartzeko, nahikoa izango da burubero@eitb.eus helbidera idatzi eta norberaren datuak ematea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista