Itxi

telebista

Bertsolaritza

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, 17:10etik aurrera, ETB1en

A.A./EiTB

Saioa ETB4n eta eitb.eus-en zuzenean jarraituko ahal izango da, eta Aitzol Barandiaranek eta Anjel Mari Peñagarikanok gidatuko dute. ETB1en gaueko 'Gaur Egun'aren ondoren egingo dute bat.

0:24

Gaur jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eskainiko dute, zuzenean, ETB4k eta eitb.eus-ek, 17:10etik aurrera. ETB1ek gaueko 'Gaur Egun'aren ondoren egingo du bat Ilunberekin. Aitzol Barandiaranek eta Anjel Mari Peñagarikanok aurkeztuko dute telebista eta webgunerako ekitaldia.

Finala, Agin Laburuk, Alaia Martinek, Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa'k, Beñat Gaztelumendik, Iñaki Apalategik, Jon Maiak, Oihana Iguaranek eta Unai Agirrek jokatuko dute. Saioa Donostiako Ilunben izango da, eta Ion Zaldua eta Saroi Jauregi izango dira aurkezleak.

Bihar, berriz, 'Hitzetik Hortzera' berezia prestatuko dute finaleko bertsoaldi onenekin eta txapeldunaren hitzekin. Saioa arratsaldeko 15:00etan emango da, ETB1en.