Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Olinpiakos-Bartzelona Lassa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H.| EITB

Horrez gain, Ordizian jokatuko den Nazioarteko Igeriketa Eguberri Saria eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean.

Olinpiakos-Bartzelona Lassa taldeek Euroligako Top 16 fasearen lehenengo jardunaldiko partida jokatuko dute gaur. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka arratsaldeko 20:00etatik aurrera, eta Juan de la Vegak eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna.

Horrez gain, Ordizian jokatuko den Nazioarteko Igeriketa Eguberri Saria eskainiko du Euskal Telebistak. Europako Ligako proba honetan, nazioarteko 200 igerilari baino gehiagok parte hartuko dute. Fermin Aramendik egingo du emanaldiaren kontakuzuna zuzenean, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.