Itxi

telebista

Zuzenean

Real Union-Real Sociedad B eta Bilboko pilota jaialdia, ETBn

A.A. | EiTB

Binakako Txapelketako Olaizola II-Urrutikoetxea / Bengoetxea VI-Untoria partida eskainiko da gaur.

Bigarren B Mailako futbolari eta Binakako pilota Txapelketari tartea egingo diote ETB1ek eta eitb.eus-ek, ohi denez, gaur arratsaldean.

Real Union-Real Sociedad B partidaren emanaldia 16:00etan hasiko da, Naxari Altunaren, Juanan Larrañagaren eta Erik Hernandezen kontakizunarekin.

Futbola amaitutakoan, 18:00etan, Bilboko Bizkaia pilotalekuarekin bat egingo dute, bertako jaialdia eskaintzeko. Atarikoan J. Retegi-Urruzola eta Gorka-Cecilio izango dira aurrez aurre. Partida nagusian, txapelketakoan, Olaizola II-Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI-Untoria. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Zuzeneko bi emanaldi hauez gain, Aretako pilota torneoko finalak izango dira ikusgai ETB4n, 12:00etan. Iñigo Aiestaranek egingo du kontakizuna.

ontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista