Itxi

telebista

22:00etan

Mutrikun izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioa

A.E.|EiTB

Itsasoari begira bizi den herria da Mutriku, eta aldapaz nahiz eskaileraz betetako alde zahar ederra du.

2:04

Mutrikura egingo dute txangoa gaur -igandea- Zuhaitzek eta Pagadik. Itsasoari begira bizi den herria da Mutriku, eta aldapaz nahiz eskaileraz betetako alde zahar ederra du. Gainera, ETB1eko 'Eskamak Kentzen' telesaileko hainbat eszena Mutrikuko hainbat txokotan filmatu dira, eta Pagadik txoko horietako batzuk ezagutuko ditu.

Pagadi Mutrikuko aldapetan gora eta behera sufrituz ibiliko da egun osoan zehar, baina lehenengo geldiunea kofradia zaharrean arrain enkantea egiteko erabiltzen zen aparatu bitxia ezagutzeko egingo du. Gero emakume mutrikuar alai bat etxeko leihoan topatu eta haren etxera igotzeko gonbita jasoko du. Dorretxe polit batean bizi den emakumeak, bere leihotik ikusten diren bista ederrak erakutsiko dizkio. Aldapan gora abiatuko da berriz, eta Condor kontserba fabrikan eskabetxera lanetan urtetan ibilitako bi emakumerekin topo egingo du. ETBko 'Eskamak Kentzen' telesail berrian aholkulari lanak egin dituzte bi emakumeek eta figurante lanak ere bai. Gai horren inguruan solastuko dira Pagadirekin, baina amaieran, Pagadiri neskalagun mutrikuarra aurkitzeko konpromisoa hartuko dute. Haiekin egon ondoren, gaur egungo Condor kontserba fabrika ezagutzera joango da. Saturrarango hondartzan amaituko du eguna, Venezia diskotekari buruz hitz egiten bertan urtetan lanean ibili zen emakume batekin. Harek erakutsiko dio ere Saturraren ondoan dagoen hondartza nudista, eta Pagadik aldapan gora eta behera ibili ondoren pilatutako nekea gainetik kentzeko, erabaki ausarta hartuko du.

Zuhaitzek portuan hasiko du eguna hiru gizon mutrikuarrekin hizketan. Haiek emango diote herrian ezizenak jartzeko duten ohitura zaharraren berri, eta nola ez, Zuhaitzi ere ezizen bat jarriko diote. Hari horri jarraituz, hainbat herritarren ezizen bitxiak ezagutuko ditu kaletik zehar. Mutrikuko portuan dagoen pizina naturalean, egunero bainua hartzen duen gizon bat ezagutuko du eta hotzari desafio eginez, Zuhaitz itsasora sartuko da ere. Bigantxak toreatzen amaituko du eguna.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur dago ikusgai, 22:00etan, ETB1en.

/strong>en.

/strong>en.