Itxi

telebista

20:45ean ETB1en

Olinpiakos-Laboral Kutxa eta pilota Urretxutik, gaur gauean

A.A. | EiTB

ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira bi emankizunak, 20:45ean hasita.

Saskibaloia eta pilota izango dira ikusgai gaur iluntze-gauean ETB1en eta eitb.eus-en.

Olinpiakos eta Laboral Kutxa taldeen arteko Euroligako partida zuzenean izango da ikusgai 20:45etik aurrera. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute Pireon jokatuko den neurketaren kontakizuna.

Saskibaloia amaitutakoan, Urretxuko Ederrena pilotalekuko jaialdia eskainiko da. Atariko partidan, Tainta-Apraiz eta Mendizabal III-Erostarbe izango dira aurrez aurre, Promozio Txapelketari dagokion partidan. Ondoren, Binakako Txapelketako 14. jardunaldiko lehen norgehiagoka jokatuko da: Retegi Bi-Merino II / Irribarria-Merino I. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

dira esatariak.