Itxi

telebista

Kirolak

Kataluniako Voltako 4. etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.|EiTB

Goizean, pilotako Zumarragako Goñi sariko finala eskainiko da ETB4n.

  • Pelotoia Kataluniako Voltan

    Pelotoia Kataluniako Voltan

Egunotan bezala, gaur ere, ETB1ek eta eitb.eus-ek 15:30ean bat egingo dute Kataluniako Voltarekin. Baga-Port Aime etapa jokatuko dute Ostegun Santu egunez, aurtengo bigarren etapa menditsua. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak emango dute bertan gertatzen denaren berri.

Bestalde, 12:00etan, ETB4n, Zumarragan urtero antolatzen den pilotako afizionatu mailako Goñi saria txapelketako finala eskainiko da. Iñigo Aiestaranek egingo du bezperan jokatutako partidaren kontakizuna Iñigo Viana lagun duela.

un duela.