Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Saskibaloia eta pilota, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Olinpiakos-CSKA Mosku Euroligako partida eta Oiartzungo pilota jaialdia, Buruzko Buruko Txapelketako bi partidarekin.

Saskibaloiak eta pilotak osatuko dute ETBren eta eitb.eus-en gaurko kirol eskaintza.

Euroligako Olinpiakos-CSKA Mosku norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 20:45etik aurrera. Asier Aranguren eta Josean Aldalur izango dira esatariak.

22:00etan hasita, 'ETB Kantxa' saioan, Oiartzungo pilota jaialdia eskainiko da. Buruz Buruko Txapelketako bi partida jokatuko dira: promoziokoa, Imaz eta Arteaga II.a pilotarien artekoa, hasteko, eta lehen mailakoa, Arretxe II.a eta Albisu pilotarien artekoa, jarraian. Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti izango ditugu berriemaile.