Itxi

telebista

Zuzenean

Saskibaloia eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Euroligako Laboral Kutxa-Panathinaikos eta Buruz Buruko Txapelketako Tainta-Iturriaga eta Merino II-Ezkurdia partidak eskainiko dira.

Gaur arratsaldean zuzeneko bi kirol emanaldi izango dira ETB1en eta eitb.eus-en, 20:45ean, Laboral Kutxak Panathinaikosen aurka jokatuko duen Euroligako playoff-etako bigarren norgehiagoka eskainiko dute. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira esatariak.

Saskibaloiaren atsedenaldian, Emakumeen Euskal Birako 2. etaparen laburpena egingo du Alfontso Arroiok. Etxarri Aranatz eta Urkiola artean 109 kilometro egin beharko dituzte ostiralean txirrindulariek.

Saskibaloia amaitutakoan, 22:30ak inguruan, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute, bertan jokatuko diren Buruz Buruko Txapelketako bi partidak eskaintzeko: Tainta-Iturriaga (promoziokoa) eta Merino II-Ezkurdia (lehen mailakoa). Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.

te kontakizuna.