Itxi

telebista

Kirolak, zuzenean

Futbola, pala eta pilota, arratsaldean, ETBn eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Emakumeen Bira, bigarren B mailako Real Sociedad-Barakaldo, Fusto-Brefel / Gaubeka-Imanol Binakako Pala Txapelketako finala eta Buruz Buruko Untoria-Artola, zuzenean.

Futbolak, palak, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza ETBn eta eitb.eus-en.

16:00etan, ETB1en, 'Zilarrezko Futbol' tartearen barruan, Bigarren B Mailako Real Sociedad-Barakaldo partidaren kontakizuna egingo dute zuzenean Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Eritz Hernandezek.

17:00etan, ETB4n, Binakako Pala Txapelketako finala eskainiko da zuzenean Mungiatik: Fusto-Brefel / Gaubeka-Imanol. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da ETB1en, Donostiako Atano III.a pilotalekutik. Lehendabizi, Buruz Buruko Txapelketako Untoria-Artola norgehiagoka jokatuko da; ondoren, Berasaluze II-Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI-Albisu izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti arduratuko dira kontakizunaz.

Amaitzeko, 21:00etan, ETB1en, Emakumeen Euskal Bira 3. etaparen laburpena egingo du Alfontso Arroiok. Berriatuan hasi eta amaituko da azken aurreko etapa.

aurreko etapa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista