Itxi

telebista

Debate berezia

Lortuko al du Juanmak gainerako lehiakideek ere abentura uztea?

Juanmak, lehiakide batzuk huts egin ziotela eta, denek saioa uztea nahi du, eta horretan ari da. Asteazkenean, ‘El Conquis’ debate berezian jakingo dugu gainerako lehiakideek nola erantzungo duten.

'El Conquistador del Amazonas' saioko lehiakideen kexu ugariak eta antolakuntzakoei modu txarrean emandako erantzunak ezagunak dira. Haietako gehienen ustez, kanpamentuko bizi baldintzak jasanezinak dira. Orain, Juanmak eta Lekuk egindako mugimenduei esker, kexu horiek guztiak zalantzan jarri dira. Juanmak legezkoa ez zen dohaintza bat (nolabait esatearren) honela 'txukundu' zuen: hango arrantzale batek, 'adeitasun handiz', poltsa beltz batean utzi zion janaria, kanpamentutik gertu. Egia esan, oso susmagarria zen lehiakideen jarrera, eta batez ere Juanmarena, azken egunotan ez baitziren saiatzen ez arrantzan egiten, ez ehizan, ez fruitu lehorrak jasotzen. Badirudi ez dela lehen aldia ongileak 'lehiakide gaixo hauei' janaria ematen dien lehen aldia; gogoan izan behar dugu, baina, saioaren nondik norakoak ondo zekizkitela eta euren borondatez eman zutela izena castingean, eta azkenera arte zintzo jokatzeko hitza eman zuten; baina, betiko kontua errepikatu da, beste behin.

 

Zigor zentzagarria

Programakoek Juanma eta Lekuk harraptu zituzten; bietako batek ordaindu beharra zeukan. Ordurako, Juanma bileran nominatua izan zen, eta ez zen bidezkoa biak dueluan aurrez aurre jartzea, izan ere, zigorra zentzagarria izan behar zen. Argi zegoen Juanmak bultzatu zuela mugimendu hura, eta kanpamentuan poltsa hura izan zutela ondorioz, baina Leku ez zen gai izan aho betean nafarra salatzeaz. Juanma, lehiakide batzuk huts egin ziotela eta, ez zen gai izan ausardiaz eta zentzuz jokatzeko eta gainerako lehiakideek ere saioa uztea lortu nahi zuen. Patxik jada Bilbon eta Vigon dauka burua eta segituan apuntatu zen matxinadara. Patxik hitz egin zuenean, gainera, Naiarak eta Mariak ere gerrarako gogoekin erantzun zuten. Juanma harrapatu egin zuten, eta hori izan zen bere lehen akatsa; bigarrena, aldiz, egindakoa bere gain ez hartzea, lehiakideak salbatu ahal izateko.

Zer gertatuko da kanpamentuan? Nola erantzungo dute Nereak, Erkuk, Iñigok eta gainerakoek? Asteazkenean jakingo dugu, 'El Conquis' debate berezian, aste honetako gertaerari eskanitako saioa izango baita.

a izango baita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea