Itxi

telebista

13. edizioa

Erku kapitaina izango da 'El Conquistador del Fin del Mundo 2017'n

David Seco eta Eduardo Iturralde González ere bertan izango dira, baina ez dute argitu zer egingo duten bertan.

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 13. edizioan izango ditugun zenbait partaideren izenak eman dituzte "El Conquistador del Amazonas" saioaren lehiakide gustukoenaren finalean. Izan ere, Patxi Alonsok datorren edizioan kapitaina izateko gonbidapena egin dio Erkuri. Nafarrak Gotzoni esan zion abentura errepikatuko lukeela, baina beste egoera batean izango balitz; beraz, aukera paregabea zuen suhiltzaileak begien aurrean. Azkenik, baiezkoa eman dio Patxiri, eta, beraz, Erku kapitaina izango da "El Conquistador del Fin del Mundo 2017"n.

David Seco eta Eduardo Iturralde ere, 13. edizioan

Baina beste sorpresa bat ere izan dugu saioan zehar: David Seco eta Eduardo Iturralde Gonzalez ere "El Conquis 2017"n izango direla esan du Patxi Alonsok. Dena den, aurkezleak ez du argitu txirrindulari ohiak eta epaile ohiak zer egingo duten abenturan. Argitzeko dago kapitainak izango diren, lehiakideak, ala batek daki zer...

Gogora dezagun David Seco txirrindulari ohia abenturaren zortzigarren edizioko irabazlea izan zela. Gainera, 10. eta 11. edizioetan ere parte hartu zuen, kapitain gisa. Lehiaketaren eztabaida saioan maiz ikusten dugu, eta ez du inor epel uzten.

Eduardo Iturralde Gonzalez epaile ohia aurki ikusiko dugu Euskal Telebistan. "Safari Wazungu" telerrealitate saio berriko lehiakidea izango da, maiatzaren 23tik aurrera.

23tik aurrera.

23tik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista