Itxi

telebista

22:30ean ETB2n

Ziortzarentzat mutil-lagun bila hasiko da gaur 'Nekane Amaya'

A.A.|EiTB

Igor Yebrak, Urdaibaiko arraunlariek eta Julian Iantzik hartuko dute parte atal honetan.

'Nekane Amaya' ijito abertzalea bere alaba Ziortzarentzat mutil-lagun bila ibiliko da gaur gaueko atalean.

Siorsa-ren ezkontza oso gaizki amaitu zen asteazkenean; bere mutil-lagunak adarrak jarri zizkiola onartu zuen aldarean, ezkontzeko prest zeudenean.

Aste honetako atalean, Josuk Ziortza berreskuratu nahiko duela ikusiko dugu, baina Nekane Amayak beste plan batzuk ditu: mutil euskaldun eta jatorra nahi du bere alabarentzat, eta gogor saiatuko da. Urdaibaiko arraunlarien artean bila ibiliko da, tartean, Eneko Van Horenbeke konkistatu nahi izango du. Horrez gainera, Igor Yebra dantzariarekin eta Julian Iantzi aurkezlearekin ere saiatuko da. Baina lortuko ote du baten bat?

Gaur gauean, 22:30etik aurrera, ikusi ahal izango dugu ETB2n eta eitb.eus-en.