Itxi

telebista

Gaur azken eguna

Amaitzear, 'El Conquis 2017'ko bideo-castingean parte hartzeko epea!

A.H. | EITB

Gaur amaituko da epea internet bidezko castingera bideoa bidaltzeko. Beraz, azken aukera da hau hurrengo 'Conquistador del Fin del Mundo'-n parte hartzeko.

1:37

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren hurrengo edizioan parte hartzeko aukera izateko azken eguna heldu da. Gaur amaituko da internet bidez jarritako castingera bideoa bidaltzeko epea.

Lehiakide izan nahi duenak, bere burua aurkeztu eta gaitasunak erakutsiz, bideo bat bidali behar dute eitb.eus-en saioak daukan webgunea baliatuz. Nakor Marquezek, esaterako, horrela egin zuen, eta berak irabazi zuen edizio hartako lehiaketa.

Abenturazalea izatea eta kirola eta bidaiatzea gustuko izatea eskatuko diete parte-hartzaileei, baina era guztietako lehiakideen bila dabiltza saioko arduradunak: kirolariak eta fisikoki indartsuak direnak, umoretsuak eta erakargarritasunen bat dutenak... Denek dute hamahirugarren edizioan lehiakide izateko aukera.

Hamahirugarren edizioa

Hurrengo edizioan, hainbat berrikuntza egongo dira. Besteak beste, Erku, azken edizioko garailea, kapitain gisa arituko dela aurreratu dute saioko antolatzaileek. Horrez gainera, baliteke David Seco eta Eduardo Iturralde-Gonzalez ere aritzea edizio horretan, baina oraindik ez dute jakitera eman zer egingo duten.

David Seco txirrindulari ohia abenturaren zortzigarren edizioko irabazlea izan zen, eta hamargarren eta hamaikagarren edizioetan kapitain gisa hartu zuen parte. Eduardo Iturralde-Gonzalez epaile ohia, berriz, Safari Wazungu realityan lehiakide moduan aritu da.