Itxi

telebista

Saio berrirako castinga

60 minutuan maitemindu zaitezkeela uste duzu? Animatu eta probatu!

EITB

EITB

Bikotekide ideala aurkitzeko aukera emango dizu ETBk, udazkenerako prestatzen ari den saio berri batean. Parte hartu 60minutosasolas@eitb.eus-ra mezua bidalita.

1:43

Ordubeteko tartean, ezezagun batekin maitemindu zintezke? ETBk zuretzako bikotekide ideala aurkitzea du helburu udazken honetan estreinatuko duen '60 minutos a solas' izeneko saio berrian. Saiatzeko prest baldin bazaude, anima zaitez eta eman izena castingean.

Bi ezkongabe, sofa bakarra izango duen platoa, intimitatea sustatuko duten hiru galdetegi eta 60 minutuko denbora tartea. Psikologo talde batek gainbegiratuta, horiek izango dira zuretzako bikotekide egokiena aurkitzen saiatuko den saioaren oinarrizko elementuak.

Historia pertsonal bereziak dituzten ezkongabeak nahi ditu saioak; horregatik, oso topaketa ezberdinak izango dira eta gertatuko dena ezingo dugu aurretiaz jakin. Partaideen helburua eurentzako moduko norbait ezagutzea izango da, eurek bezain berezia, alegia.

Horretarako, lehenik eta behin, euren izaeraren inguruko bateragarritasun test sakona egin beharko dute parte-hartzaileek. Test hauek programako psikologo taldeak aztertu ondoren, bateragarritasun portzentajeen arabera proposatuko dituzte bikoteak eta bi hautagaiek platoan ezagutuko dute elkar. Hortik aurrera, zintzotasuna ezinbestekoa izango da; izan ere, hamarna galdera izango duten hiru faseri egin beharko diete aurre. Galderekin bukatzen dutenean, harreman horri aukera bat eman edo ez erabaki beharko dute hautagaiek.

Maitemintzeko prest zaude? Ezezagun bati zure bihotza irekitzera ausartzen zara? Bikotekide ideala aurkitu nahi duzu? Anima zaitez eta aurkeztu '60 minutos a solas' saioaren castingera, 60minutosasolas@eitb.eus helbidera mezua bidalita, datu hauekin: izena eta bi abizen, adina, udalerria, sexua, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, eta, oso garrantzitsua, neska edo mutil baten bila zabiltzan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak