Itxi

telebista

22:00etan

'Kutsidazu bidea, Ixabel', gaur gauean, ETB1en

Mikel Losada eta Ainere Tolosa dira Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendutako filmaren protagonista nagusiak.

0:22

Euskal Telebistako lehenengo kateak Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) pelikula eskainiko du gaur gauean. Komedia hau Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek zuzendu zuten, eta Mikel Losada, Ainere Tolosa eta Iñake Irastorza ditu protagonista.

Juan Martin gazte donostiarrak uda baserri batean igarotzea erabaki du, bere euskara maila hobetzeko. Berak ikasitako euskarak eta baserriko familiak hitz egiten duenak ez duela antz handirik ohartuko da han. Gainera, Juan Martinek baserriko lanak ez ditu ongi ezagutzen, eta, hori dela eta, elkarbizitza xelebrea izango dute. Hala ere, alde onak ere izango ditu gazte donostiarraren egonaldiak, familiako alaba gaztearekin maiteminduko baita.

Kutsidazu bidea, Ixabel pelikula gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en.