Itxi

telebista

10 astetan

'Cuerpos de Élite' saioaren zuzeneko castinga, gaur, Miramonen

Artea merkataritza-gunean, berriz, bihar egingo dute 'Cuerpos de Élite' saiorako lehiakideak bilatzeko castinga. Horretan interesatuta bazaude, cuerposdeelite@eitb.eus helbidera ere idatz dezakezu.

1:26

'Cuerpos de Élite' ETB2k udazkenean estreinatuko duen saiorako lehiakide bila dabiltza. Helburu horrekin, gaur eta bihar castingak egingo dituzte. Hartara, Miramongo estudioek gaur egingo dute lehen castinga, 10:00etatik 18:00etara. Saiakeran hil gabe, ohitura txarrak albo batera utzi eta 10 astetan pisua galtzeko kapaz izango zinatekeela uste duzu? Euskal Telebistak erronka horretan lagundu eta ohitura txarrak aldatzeko aukera emango dizu saio berri honetan.

Mirarizko dietarik gabe eta ariketa bitxirik gabe. Gai zinatekeela uste baduzu, soberan dituzun kilo horiek galdu nahi badituzu, eta, garrantzitsuena, umore ona baduzu, apunta zaitez castingera! Pertsona atseginak, lagunartekoak eta positiboak bilatzen ari gara, egoneko bizimodua eta elikadura-ohitura txarrak dituztenak.

Hiru baldintza, reality honetan parte hartzeko: gehiegizko pisua, aldatzeko gogoa eta, batez ere, umorea izan behar dira.

Saioaren helburu nagusia parte-hartzaileek ohitura osasungarriak hartzea eta pisua galtzea da. Horretarako, 10 astez, aditu talde batekin egingo dute lan: psikologo batekin, prestatzaile fisiko batekin, mediku batekin eta nutrizionista batekin. Profesional horiek parte-hartzaileen eboluzioaren jarraipena egingo dute.

Castingetara aurkeztu

Aldatu nahi al duzu? Inbidia al diezu kirola egiten dutenei? Adituek laguntzeko prest al zaude ohitura berriak hartzeko?

Animatu eta parte hartu cuerposdeelite@eitb.eus helbide elektronikora datu hauek bidalita: izena eta bi abizenak, adina, bizilekua, sexua, helbide elektronikoa eta telefonoa. Nahiago baduzu, baina, gaur eta bihar izango diren castingetara joan zaitezke:

-Abuztuaren 18an, EiTBk Donostian duen egoitzan (Miramongo estudioetan), 10:00etatik 18:00etara.

-Abuztuaren 19an, Leioan, Artea merkataritza-gunean, 10:00etatik 18:00etara.