Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Portugaleteko bandera, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Gainera, Athletic-Reala emakumeen euskal kopako finala, Villar de Torreko pilota jaialdia eta Bilboko Aste Nagusia Zesta eta pala torneoen finalak eskainiko ditu Euskal Telebistak.

0:23

Portugaleteko bandera eskainiko dute, gaur, zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute estropaden emanaldiaren kontakizuna, goizeko 12:00etatik aurrera.

Arratsaldean, Villar de Torreko pilota jaialdia eskainiko dute ETB1en eta eitb.eus-ek, zuzenean. Hasteko, Gorka-Cecilio eta Dario-Irusta bikoteen arteko atariko partida eskainiko dute, eta ondoren, Ezkurdia-Merino II eta Altuna III-Merino I jarriko dira aurrez aurre. Xabier Euzkitzek, Josean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean, 17:00etan.

Pilota emanaldiaren aurretik gainera, herri kirolei zuzendutako atalak Bilboko Aste Nagusiko erakustaldia eskainiko du 16:00etan, Iñigo Aiestaran eta Jose Etxebesteren eskutik. Gauean, Aste Nagusia zesta torneoaren finala eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Futbola, pilota eta pala ETB4n

ETB4 kateak bere aldetik, Athletic eta Realaren arteko Emakumeen Euskal Kopako finala eskainiko du Gernikatik zuzenean. Naxari Altuna, Larraitz Lukas eta Xabier Ormazabalek emango dute berri, goizeko 11:30etik aurrera.

Futbol emanaldiaren ondoren, 13;:30ean, Antiguko pilota afizionatuen finala izango da ikusgai, Iñigo Aiestaran eta Jon Apezetxearen eskutik.

Eta gauean, Bilboko Aste Nagusia pala torneo finala eskainiko du ETB4k, 20:00etatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista