Itxi

telebista

22:00etatik aurrera

Donostia Hiria Torneoa, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Altuna III-Zabaleta eta Artola-Albisu bikoteek jokatuko dute finalaurreko partida.

Euskal Telebistako kamerek Donostiako Atano III.a pilotalekuarekin bat egingo dute gaur, 22:00etatik aurrera, zuzenean. Hasteko, Jaunarena-Erostarbe eta Tainta-Galartza bikoteek jokatuko dute atariko pilota-partida, eta, ondoren, Altuna III-Zabaleta eta Artola-Albisu bikoteak Donostia Hiriko finalaurreko norgehiagokan arituko dira aurrez aurre.

Amaitzeko, Victor-Zabala eta Elezkano-Irusta bikoteen arteko partida eskainiko dute. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

a>-en.

a>-en.