Itxi

telebista

22:15ean

'Te puede pasar a ti' pelikula, gaur gauean, ETB2n

Andrew Bergmanen komedia erromantikoak Nicolas Cage eta Bridget Fonda ditu protagonista.

ETB2 kateak Te puede pasar a ti (It Could Happen to You, 1994) film estatubatuarra eskainiko du gaur gauean. Komedia erromantiko honek Andrew Bergmanek zuzentzen du, eta Bridget Fonda eta Stanley Tucci ditu protagonista.

Charlie Lang Muriel izeneko anbizio handiko emakume batekin ezkonduta dagoen polizia bat da. Egun batean, lankide batekin kafetegi batera sartzen da eta kontua ordaintzeko dirurik ez duenez, promesa bitxi bat egiten dio bertako zerbitzari bati: hurrengo loteria saria irabaziz gero, berarekin banatuko du. Ustekabean, billetea sariduna izaten da eta lau milioi dolar irabazten ditu.

Te puede pasar a ti filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.