Itxi

telebista

21:40ean

Bilboko Txistulari Alardea, gauean, 'Oholtzan' saioan

A.H. | EITB

Ilaski Serranok aurkeztutako emanaldiak Alex Sardui abeslaria izango du gonbidatu berezi.

0:20

'Oholtzan' saioak abuztuaren 28an Bilboko Plaza Barrian grabatutako Txistulari Alardea eskainiko du gaur, 21:40etik aurrera.

Juan Jose Ocon zuzendari donostiar ezagunak hartu zuen 100 musikari, ahots eta dantzari baino gehiago bildu zituen ikuskizuna zuzentzeko ardura.

Aurten, gainera, Alardearen gonbidatu berezia Alex Sardui Gatibu taldeko abeslaria izan zen.

Ilaski Serranok aurkeztuko du emanaldi berezia ETB1en.