Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Erremonteko eta zesta-puntako txapelketen finalak, gaur, ETB1en

A.A. | EiTB

Urriza-Barrenetxea IV norgehiagoka zuzenean emango da, 17:00etan, eta Goikoetxea-Erkiaga eta Egiguren-Enbil bikoteen arteko partida arratsaldean jokatuko da, baina 21:00etan izango da ikusgai.

ETBren larunbateko kirol eskaintzaren barruan, bi emanaldi nabarmenduko dira: Erremonteko Buruz Buruko Txapelketako finala, Urrizaren eta Barrenetxea VI.aren artekoa, batetik, eta Zesta Puntako Binakako Txapelketako finala, Goikoetxea-Erkiaga eta Egiguren-Enbil bikoteen artekoa, ondoren. Erremontea zuzenean izango da ikusgai, 17:00etan, ETB4n; zesta-puntako partida, berriz, arratsaldean jokatuko da, eta 21:00etan izango da ikusgai ETB1en.

Hirugarren hitzordu garrantzitsu bat ere egongo da, 18:30ean, Bera Berak eskubaloiko emakumeen Txapeldunen Ligako atarian jokatuko duen partida emango baitu ETB4k.

Ohi denez, futbolak eta pilotak osatuko dute larunbatean ETB1eko eskaintza. 16:00etan hasiko da Bigarren B Mailako Bilbao Athletic-Barakaldo partida, eta Vianako pilota jaialdiarekin egingo du bat jarraian, 18:00etan. Bi partida jokatuko dira: Arretxe II-Iturriaga / Laso-Ibai Zabala eta Olaizola II-Aretxabaleta / Urrutikoetxea-Untoria.

Bestalde, ETB4k afizionatuen zesta-puntari egingo dio tartea 11:30ean, Donibane Lohizuneko Torneoa eskaintzeko, eta hilaren 3an jokatutako Urriza-Ezkurra / Uterga-Etxeberria III norgehiagoka izango da ikusgai jarraian.

eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira kirol emanaldi guztiak.