Itxi

telebista

Kirolak

San Mateo Torneoko finala, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Aurretik, artzain txakurren Oñatiko Nazioarteko Saria izango da ikusgai.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Logroñoko San Mateo Torneoko finala gaur, igandea. Jaialdia 17:00etan hasiko Arretxe-Salaverri / Jaka-Merino I partidarekin. Ondoren, finala jokatuko dute Altuna III.ak ea Albisuk, ostiraleko bikote irabazlearen aurka. Amaitzeko, Tainta-Iturriaga eta Dario-Erostarbe neurtuko dira. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Pilotaren aurretik, igandero bezala, herri kirolen tartea zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Goizean jokatutako artzain txakurren Oñatiko Nazioarteko Sariaren berri emango dute Ibon Gaztañazpik eta Estepan Plazaolak.

epan Plazaolak.