Itxi

telebista

22:15ean

'Izarren argia' filma eskainiko du ETB1k gaur gauean

eitb.eus

Erredakzioa

Frankismoaren garaian Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jaso ditu Mikel Ruedak zuzendutako filmak.

0:19

Izarren argia (Estrellas que alcanzar) pelikula izango da ikusgai ETB1en gaur gauean, 'Zinez' saioaren baitan. Saturrarango emakumeen kartzelan gertatutako ankerkeriak jasotzen ditu Mikel Ruedak zuzendu eta Barbara Goenaga eta Itziar Lazkano protagonista dituen film luze honek.

1938an, Victoria, errepublikano baten alarguna, Saturrarango emakumeen kartzelan sartu zuten, ahizparekin eta semearekin batera. Espainiako Gerra Zibileko gertakari ilunenetako baten lekuko izan zen espetxe hura. Seme-alabak kendu zizkieten mojek bertan zeuden emakumeei eta Espainiako Erregimenaren aldeko familiei ematen zizkieten, 'Espainiaren onerako' zela argudiaturik. Horrekin bizitzen ikasi behar izan zuen Victoriak, baina semea berriz ikusteko itxaropena galdu gabe.

Izarren argia, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en.