Itxi

telebista

Audientzia

Audientzia marka berria lortu du 'Atrápame Si Puedes' lehiaketak

A.H. | EITB

Saioa emititzen hasi zenetik atalik ikusiena izan da asteartekoa, 140.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.

'Atrápame Si Puedes' lehiaketak audientzia marka berria lortu zuen asteartean: atalik ikusiena izan zen, duela bi urte saioa emititzen hasi zenetik. Astearteko saioak 140.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta %13,5eko audientzia zatia bereganatu zuen.

Irailak 12an hasi zen lehiaketaren hirugarren denboraldia, eta gogor hasi gainera. Denboraldi berriak %11,2ko audientzia zatia lortu du bataz beste.

Patxi Alonsok aurkeztuta, astero diru zakua banatzen du saioak. Zakua handitzen doa inork irabazten ez badu, eta astero, bost lehiakideek Patxiren galdera eta proba dibertigarriei aurre egin behar diete, ostiraleko finalean zaku handiarengatik lehiatzeko.

'Atrápame Si Puedes' lehiaketa astelehenetik ostiralera emititzen da, 14:00etatik aurrera, ETB2n.

ETB2n.