Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Real Sociedad-Santa Teresa eta Soriako pilota jaialdia, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Emakumeen Futbol Ligako partida 12:00etan emango da, eta pilota 17:00etan izango da ikusgai.

'Oreka' saioaren barruan, ETB1en eta eitb.eus-en, Emakumeen Futbol Ligako Real Sociedad-Santa Teresa partida izango da ikusgai, zuzenean, 12:00etatik aurrera. Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Xabier Ormazabalek egingo dute kontakizuna.

16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute Euskal Herriko Lasto Jasotze Txapelketa eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik emango ditu hilaren 24an Aizarnazabalek jokatutako lehiaketaren nondik norakoak.

17:00etan, ohi denez, pilotarekin izango dugu hitzordua. Soriako jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak. Atariko partidan Arretxe II-Iturriaga eta Ugalde-Erostarbe bikoteak izango dira aurrez aurre. Ondoren, hiriko torneoko finala jokatuko dute Altuna III.ak eta Untoriak, ostiral gaueko irabazleen aurka. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

/p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista