Itxi

telebista

10:00etatik 19:30era

'Atrápame si puedes' saiorako castinga, gaur, Donostian

EiTB

Galde-erantzunen lehiaketa honetarako lehiakideak hautatzeko probak EiTBren Miramongo egoitzan egingo dira, 10:00etatik 19:30era.

'Atrápame si puedes' saioan parte hartzeko probak egingo dituzte Donostian, EiTBren Miramongo egoitzan, gaur, 10:00etatik 19:30era. Euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenak bilatuko dituzte saioaren arduradunek. Hortaz, bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure datuak eta telefono-zenbakia atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera, eta programakoak zurekin harremanetan jarriko dira.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai. Lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, egunero jokoan jartzen den diru-zakua irabaz dezaketelako.

Esan bezala, lehiakideak aukeratzeko castinga EiTBren Donostiako egoitzan izango da urriaren 26an (asteazkena), eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea da.

Hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute hitzordura hori erakusteko.