Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Futbola eta lau t'erdiko txapelketa, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Bigarren B Mailako Gernika-Leioa partida eta Iruñean jokatuko den Olaizola II-Bengoetxea VI kaiolako ligaxkako neurketa eskainiko dira.

Futbolak zabalduko du larunbateko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Bigarren B Mailako Gernika-Leioa norgehiagokaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek.

Futbol emankizuna amaitutakoan, 18:00etan, pilotaren tartea zabalduko dute, Iruñeko Labriten Lau T'erdiko Txapelketaren barruan Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak jokatuko duten ligaxkako neurketa eskaintzeko. Partida nagusiaren aurretik eta ondoren Lau T'erdiko Promozio Txapelketako bi norgehiagoka jokatuko dira: Tainta-Arteaga eta Laso-Peña. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

dira esatariak.