Itxi

telebista

22:30ean

'Líbranos del mal' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Winona Ryder aktorearen itzulera aztertuko du, eta Donald Trumpek bere ibilbidean zehar telebistan eta zineman egin dituen agerraldi bereziak errepasatuko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Líbranos del mal pelikula estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako pelikula izugarria da, eta Ralph Sarchi New Yorkeko Poliziako sarjentuak izan zituen kasu kezkagarrietako batzuk azaltzen ditu. Sarchie sargentuak Polizia utzi zuen, krimen paranormalak ikertzeko. Eric Banak egiten du Sarchieren papera, eta Edgar Ramirezek eta Olivia Munnek osatzen dute aktoreen zerrenda. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Donald Trump AEBko presidente izateko hautagai errepublikanoa hartuko du protagonista saioak. Hollywood osoak gorrotatzen duela badirudi ere, bere ibilbidean zehar 20 agerraldi berezi baino gehiago egin ditu telebistan eta zineman. Línea caliente atalak agerraldi horietako dibertigarrienak ekarriko ditu gogora.

'La Noche de...' saioa, gainera, Winona Ryder aktorearen itzuleraz arituko da. 'Stranger Things' modako telesailaren eskutik bueltatu da Winona telebistara, eta haren inguruko erreportaje berezia eskainiko du La nueva Winona Ryder atalean.

Amaitzeko, Hollywoodeko ospetsuek duten luxuzko bizimodua azalduko du: erotzeko moduko festak, etxe erraldoiak, luxuzko kotxeak, etab. La gran vida atal berrian arituko dira horren inguruan.

'La Noche de... Líbranos del mal', gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.