Itxi

telebista

Larunbatean

Bengoetxea VI-Urrutikoetxea Lau t'erdiko finalerdia, EiTBn

A.A. | EiTB

Iruñeko pilota jaialdiarekin batera, Sestao River-Real Sociedad B futbol taldeen arteko partida eta Super Amara Bera Bera-Brest Bretagne eskubaloi norgehiagoka eskainiko dira.

  • Urrutikoetxea eta Bengoetxea

    Urrutikoetxea eta Bengoetxea

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute larunbat honetan Iruñeko Labrit pilotalekuan Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Urrutikoetxeak jokatuko duten Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia. Binakako bi partidak osatuko dute 18:00etan hasiko den jaialdia: Mendizabal III-Zabaleta eta Victor-Albisu bikoteen artekoa, eta J. Retegi-Martija eta Laso-Imaz bikoteen artekoa.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, Bigarren B Mailako futbolaren leihoa zabalduko dute, Sestao River-Real Sociedad B norgehiagoka eskaintzeko.

Bestalde, 20:15ean, ETB4n eta eitb.eus-en, eskubaloiko EHF Kopan Super Amara Bera Bera eta Brest Bretagne taldeek jokatuko duten kanporaketa izango da ikusgai.