Itxi

telebista

Gaur

'Moscati: El médico de los pobres', 22:05ean, ETB2n

Filmak Giuseppe Moscati-ren biografia kontatzen du. Medikua, ikertzailea, zientifikoa eta unibertsitateko irakaslea izan zen eta hil ondoren santutua izan zen.

Euskal Telebistako bigarren kanalean, Moscati: El médico de los pobres filma izango da ikusgai gaur gauean, 22:05etik aurrera. Giacomo Campiotti italiarrak zuzendutako 2007ko filma da, eta protagonistak Beppe Fiorello eta Kasia Smutniak aktoreak dira.

Filmak, Giuseppe Moscati-ren biografia kontatzen du. Medikua, ikertzailea, zientifikoa eta unibertsitateko irakaslea izan zen; eta, hil ondoren, santutua izan zen.

Moscati: El médico de los pobres film biografikoa 22:05etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.