Itxi

telebista

Zuzenean

Binakako Txapelketako lehen partida, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Ezkurdia-Merino II eta Artola-Albisu izango dira aurrez aurre Zestoan.

Eskuz Binakako Txapelketa jarriko da abian asteburu honetan, eta ostiraletik igandera bitartean jokatuko diren lehen jardunaldiko hiru partidak zuzenean eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Gaurkoan, 22:00etan hasiko da emanaldia, Zestoako pilotalekutik. Bertan, Ezkurdia-Merino II eta Artola-Albisu izango dira aurrez aurre. Partida nagusiaren aurretik, Arteaga II.ak eta Erasunek Peña II.aren eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista