Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Olaizola II-Untoria / Bengoetxea VI-Larunbe, arratsaldean, EiTBn

A.H. | EITB

Binakako Txapelketako partidaren aurretik Amorebieta-Arenas futbol neurketa eskainiko da

  • Olaizola

    Olaizola

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, gaur, Lizarran jokatuko den Binakako Txapelketako norgehiagoka: Olaizola II-Untoria / Bengoetxea VI-Larunbe. Jaialdia 18:00etan hasiko da eta atariko partidan, Arretxe II- Salaverri eta Laso- Iturriaga izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

'ETB Kantxa' saioaren aurretik, 16:00etan, Bigarren B Mailako futbolari egingo diote tartean, Amorebieta eta Arenas taldeen arteko neurketa eskaintzeko. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira emanaldi honen arduradunak.