Itxi

telebista

Gaur, 18:00etan

Nazioarteko igeriketa Eguberri Saria, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Nazioarteko igerilari onenak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan bilduko dira, gaur, 18:00etatik aurrera.

Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Nazioarteko Igeriketa Eguberri Txapelketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sari Nagusia. LEN (Ligue Européenne de Natation) ligaren proba da eta nazioarteko igerilari onenak bilduko ditu Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Goizeko kanporaketa proben ondoren, arratsaldean jokatuko dira finalak.

ETB1ek eta eitb.eus-ek 18:00etatik aurrera bat egingo dute txapelketako finalekin, eta  Fermin Aramendi eta Asier Aldabaldetreku esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

en kontakizuna.