Itxi

telebista

Saio berria

Abian da 'Bago!az' saioaren castinga

A.E.|EiTB

Hautagai probetan parte hartzeko, bideo bat grabatu behar da nork bere burua aurkeztuz eta abestuz.

1:37

'Bago!az' ETB1eko talent show berrirako castinga abian da, eta Bilbon eta Miramonen egon ondoren, zabalik daude harrera ezin hobea izaten ari den saio berrirako hautagaiak aukeratzeko proba hauek.

'Bago!az' otsailaren 23an estreinatuko da ETB1en, eta talent show honen irabazleak ostiralero ikusgai daukagun 'Go!azen' telesail arrakastatsuaren hurrengo denboraldian parte hartzeko txartela irabaziko du.

Hamabi lehiakide ariko dira nor baino nor gehiago: sei neska eta sei mutil, epai-mahai baten aurrean. Elkar lehian arituko dira partaide hauek eszenatokian, eta bakoitzak ospetsu bat izango du bikotekide. Partaide bakoitza ospetsu hauetako batekin igoko da abestera. Pausokak eta ETBk ekoiztuko saio berriaren zuzendaria Jabi Elortegi izango da.

Castingean parte hartzeko

'Bago!az'eko hautagai probetan parte hartzeko, bideo bat grabatu behar da nork bere burua aurkeztuz eta abestuz. Bideo hori eitb.eus/goazen atarira igo behar da, bertan dagoen formularioaren bidez. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.