Itxi

telebista

Asteartean

'La Noche de...'k 'En tercera persona' filma estreinatuko du gaur

22:15ean

Halaber, La transformación de Kate Beckinsale sailean, aktorearen ibilbidea errepasatuko dute.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak En tercera persona filma estreinatuko du. Paul Higgins du zuzendari, eta Olivia Wilde eta Liam Neeson dira protagonistak. Halaber, filmean, Kim Basinger, Mila Kunis, Adrien Brody, James Franco eta Maria Bello ere ikus daitezke.

Filmaren inguruko erreportajeaz gainera, La transformación de Kate Beckinsale atala ere eskainiko du saioak. Bertan, joan zen astean Underword filmaren atal berria estreinatu zuen aktorearen ibilbidea errepasatuko du Felix Linaresek.

Línea caliente tartean, bestalde, zineman eta telebistan aktore gisa agertu diren politikoei erreparatuko die. Azkenik, La gran vida atalean, Hollywoodeko izarrek Oscar sariak banatu ondoren egiten diren jaietako parrandak izango dituzte hizpide.

'La Noche de... En tercera persona', gaur gauean, 22:30ean, egongo da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.