Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Atletismoa, pilota eta aizkolariak, gaur, EiTBen

EiTB

Juan Mugertza Nazioarteko Krosa, Elordi-Erostarbe vs Ugalde-Martinez eta Urrutikoetxea-Imaz vs Ezkurdia-Merino II bikoteen arteko partidak, eta Binakako Eusko Label Sariaren lehia izango dira ikusgai.

Igande honetan, kirol eskaintza zabala izango da ETB1en eta eitb.eus-en. Lehen hitzordua 12:00etan, Elgoibarko Juan Mugertza Nazioarteko Krosa izango da ikusgai zuzenean, Juanan Legorburu, Xabier Leibar eta Xabier Ormazabal esatarien kontakizunarekin.

Bigarren hitzordua pilotaren tartea izango da, 17:00etatik aurrera. Oiartzundik zuzenean, bi partida ikusiko dira. Lehenengoa Promozio Txapelketako bigarren jardunaldiko Elordi-Erostarbe eta Ugalde-Martinez bikoteen artekoa izango da. Jarraian, Binakako Txapelketako 8. jardunaldiko Urrutikoetxea-Imaz eta Ezkurdia-Merino II bikoteen artekoa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia ariko dira bietan berriemaile.

Kirol eskaintza osatzeko, 16:00etan, aizkolarien txanda izango da. Binakako Eusko Label Sariaren Arria V-Otaegi vs Atutxa-Mugertza lehia eskainiko da. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste arduratuko dira kontakizunaz.

a kontakizunaz.