Itxi

telebista

Zinea

'El escritor' filma, gaur gauean, ETB2n

Roman Polanskik zuzendutako film honetan Ewan McGregor eta Pierce Brosnan dira protagonistak.

Euskal Telebistako bigarren kateak El escritor filma eskainiko du gaur gauean. Roman Polanskik zuzendutako film frantziarra dugu, eta Ewan McGregor eta Pierce Brosnan aktoreak ditu protagonista.

Filmak idazle baten istorioa kontatzen du, non Britainiako Lehen Ministro den Lang-en memoriak idazteko enkargua onartzen duen. Horretarako, Esatatu Batuetako ekialdeko irla batera joango da, eta iritsi bezain pronto, ministro ohi batek Lehen Ministroa salatuko du, ustezko terrorista batzuen harrapaketa ilegala baimentzeagatik. Gertakari hauek kazetari eta manifestatzaile asko erakarriko ditu Lehen Ministroaren eta bere familiaren etxera.

El escritor filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:05etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • ETB1