Itxi

telebista

22:30ean

Jokoa, biltzarra eta duelua, gaur, 'El Conquistador del Caribe'n

EiTB

Kutxa bat lurpetik ateratzea, arraun egitea, palmera bat igotzea, inurriak, hankaluzeak, gatazkak eta izendapenak. Hori dena eta gehiago, gaur, ETB2 eta eitb.eus-en.

Parte-hartzaileen eta kapitainen identitatea aurkezpen atalean ezagutu ostean, akzioa iritsiko da kolonbiar Karibera, gaur gauean. Immunitate-jokoa proba konbinatu bat izango da: taldeek lurpetik kutxa bat atera beharko dute, buia bateraino arraun egin eta soka batetik gora eginez palmera batera igo beharko dira. Irabazleek kanpamendu aberatsaz gozatzeko aukera izango dute eta galtzaileek, aldiz, oihan tropikaleko infernuari aurre egin beharko diote.

Horrez gain, gaurko atalean, lehenengo bizikidetza arazoak hasiko dira eta partaide batek bat-batean egindako oihaneko txabolatik kanpo gaua pasatzeko erabakia hartuko du. Inurrien eta hankaluzeen hozkadek errukirik gabe astinduko du abenturazaleen ahalmena. Gatazkek biltzar estu bat eragingo dute eta izendatze eztabaidagarriak egongo dira. Kanporatze duelua erreka baten gainean dagoen banderatxoz beteriko zubi 'mono' batean garatuko da.

'El Conquistador del Caribe' astelehenero izaten da ikusgai, 'Eguraldia' saioaren ostean ostean, ETB2 eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.