Itxi

telebista

'Go!azen'

'Basakabi barrutik' erreportajea, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Telesaileko aktoreen adierazpenak entzuteko eta horien castingak nolakoak izan ziren ikusteko aukera izango dugu, 21:00etan.

Gaur gauean, 'Go!azen' telesailari buruzko erreportaje bat izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en. 'Basakabi barrutik' lanean, aktoreen adierazpenak entzuteko aukera izango dugu. Besteak beste, telesailean izandako unerik gogokoenak eta zailenak zeintzuk izan diren, eta elkarrekin lan egitea nola den aitortuko dute. Horien castingak nolakoak izan ziren ere ikusiko dugu.

Basakabiko gorabeherak astez aste jarraitu dituzten ikus-entzuleek telesailaren barrunbeak ezagutzeko aukera izango dute oraingoan, protagonista izan diren aktoreen eskutik. Haizea eta Elene bikiak (Aitana eta Paula Etxeberria), Ane (Miren Arrieta), Nora (Lorea Iribar), Markel (Asier Burguete), Jontxu (Oihan Moreno), Eli (Ainhoa Larrañaga), Gari (Aritz Mendiola) eta Urko (Haritz Morras) izan dira denboraldi honetan protagonistak.

Udalekuko irakasleen eta langileen ibilerak ere bilduko ditu 'Basakabi barrutik' erreportajeak. Mantentze lanetan aritu den Mikel (Markel Gajate) gaztearen gorabeherak, Begoña Garate (Karmele Larrinaga) garbitzailearenak, Peter (Borja Uribesalgo) eta Irati (Barbara Rivas) irakasleenak, Desi (Inma Fernandez) irakasle ohiarenak eta Zuzen (Ramon Agirre) Basakabiko zuzendari zorrotzaren pasadizoak ez dira faltako.

'Go!azen' telesailaren 10 atal emititu ditu ETB1ek. Aurreko denboraldian bezala, musika eta umorea izan ditu ardatz nagusi. Musikari dagokionez, besteak beste, Gatibu, Esne Beltza, Ken Zazpi eta Zea Mays egungo taldeen bertsioak eta Mikel Laboa eta Itoitzen klasikoak nahasi dituzte. Fernando Velazquez konpositoreak moldatutako abesti horiek disko batean bildu dituzte gainera.

'Go!azen' telesaila ETBren eta Pausokaren ekoizpena da, eta Jabi Elortegik zuzendu du. Talde beraren eskutik, 'Bago!az' talent show berria izango dugu ikusgai laster ETB1en.

'Basakabi barrutik', gaur gauean, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.