Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Irribarria-Rezusta / Altuna III-Merino, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Eskuz Binakako Txapelketako partida eskaini aurretik, Leioa-Real Union futbol partida izango da ikusgai.

Gasteizen, Ogueta pilotalekuan, jokatuko da Eskuz Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko bigarren partida larunbat honetan. Bertan, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Merino izango dira aurrez aurre. Neurketa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Jaialdia 18:00etan hasiko da, Arretxe II-Aretxabaleta eta Tainta-Beroiz bikoteen arteko norgehiagokarekin. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, Leioa-Real Union Bigarren B Mailako partida emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira esatariak.