Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Oiartzun-Tacuense eta Eibarko pilota jaialdia, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe eta Ezkurdia-Merino II bikoteen arteko partida eskainiko da.

Bi emanaldi zuzenean izango dira ikusgai igande honetan ETB1en eta eitb.eus-en. Goizean, 'Oreka' saioaren barruan, 12:00etan, Emakumeen Futbol Ligako Oiartzun-Tacuense partidaren kontakizuna egingo du Naxari Altunak, Larraitz Lukas futbolari ohiaren laguntzaz. Xabier Ormazabalek elkarrizketatuko ditu protagonistak.

Arratsaldean, 'ETB Kantxa' saioak Eibarko Astelena pilotalekuko jaialdia eskainiko du 17:00etatik aurrera. Hiru partida jokatuko dira: Retegi II-Cecilio / Jaka-Tolosa, Bengoetxea VI-Larunbe / Ezkurdia-Merino II (Binakako Txapelketa) eta Gorka-Erostarbe / Laso-Iturriaga. Esatariak Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira.

Pilotaren aurretik, ohi denez, herri kirolen tartea zabalduko dute, goizean Oñatin jokatutako aizkolarien Binakako Eusko Label sariko finalerdia eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek egingo dute kontakizuna.

te kontakizuna.