Itxi

telebista

Telesaila

'La Esclava Blanca' telesailaren atal berri bat, gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Victoriak ihes egitea lortuko du, baina bere familia preso hartuko dute eta Nicolas Parreñoren etxean esklabo moduan lan egitera behartuko dituzte.

ETB2k 'La Esclava Blanca' telesail kolonbiarraren atal berri bat eskainiko du gaur gauean. Maitasuna eta esklabotza hizpide dituen istorio hunkigarria da, eta XIX. mende hasierako Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago. Paraje natural ikusgarrietan filmatutako telesail honek Victoriaren istorioa azaltzen du. Denen ustez, merkatari ospetsu batekin ezkontzeko Amerikara heldu berri den markesa espainol bat da, baina bere benetako istorioa oso ezberdina da.

Bigarren atala

"Zimarroiek" jasandako erasotik ihes egitea lortuko du Victoria gazteak. Denek pentsatuko dute hil egin dela, baina elizgizon batek topatuko du eta Espainiara bidaltzea erabakiko du bertako komentu batean heziketa zorrotza jaso dezan.

Bitartean, erasotzaileek Tomas, Lorenza eta gainerako esklabo iheslariak preso hartuko dituzte, eta Nicolas Parreñoren etxean esklabo gisa lan egitera behartuko dituzte.

'La Esclava Blanca' larunbat honetan izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista