Itxi

telebista

Elkarrizketa politikoa

Artur Masi elkarrizketa, gaur, 'En Jake' saioan

A.H. | EITB

Xabier Lapitzek gidatuta, egun-eguneko politika gaiak aztertuko ditu saioak.

Xabier Lapitzek Artur Mas elkarrizketatuko du gaur 'En Jake' saioan, eta hitzorduan zehar, Kataluaniako egun eguneko egoera politikoa aztertuko dute eta bere kontrako prozesu judizialaz arituko dira.

Lapitzek, solaskideekin batera, egunak dakartzan beste hainbat gai aztertuko ditu, hala nola, Bankia kasua ikertzeko komisioa sortzeko eskaeraren onarpena, Murtziako 'Auditorio' auzia, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen gaineko erreakzioak eta Urdagarinen inguruko azkeneko ordua.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 12:05etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.