Itxi

telebista

Pilota zuzenean

Arteaga-Erasun / Peña II-Salaverri, gaur, ETBn

A.A.|EiTB

Promozio Txapelketako finalerdietako partida, Lasarte-Oriako pilotalekutik.

Euskal Telebistako lehenengo kateak Lasarte-Oriako pilota jaialdia eskainiko du gaur, zuzenean, 22:00etatik aurrera. Promozio Txapelketako finalerdietako 2. jardunaldiko norgehiagoka jokatuko da bertan, Arteaga-Erasun eta Peña II-Salaverri bikoteen artekoa. Bigarren partidan, Victor-Albisu eta Artola-Beroiz izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.

Jarrai ezazue zuzenean, 22:00etatik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.